XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ez dut esan gaizki egon zenik, ez!
- Baina...?
- Ezberdina izan zen.
- Lehenengo aldia, besterik ez.
- Baina lehen musua ere izan nuen eta hura bai, hura berezia izan zen.
- Mingain eta guzti?
- Nik ez nekien nola egiten zen baina berak suabe eraso zidan eta...
- Gozoa.
- Ez, umela.
- Tira, etzan zaitez
Ebaren ipurdi tenteak, tentazioaren sagarra zirudien.
Bekatuzko mokadua.
Beroaren beroaz airea izerditan zegoen.
Hormak, negarrari eutsi ezinik, malkotan itotzen hasiak ziren eta giroak, arrosaren esentziaz mozkortua, amenazu egiten zuen.
Birjinia buruz behera etzana zegoen.
Lurreko azuleiu gorriaren gainean, bere gorputz zuriak marrubia estaltzen duen nata zirudien.
Eta Ebaren esku koipetsuek natarekin bat egin zuten.
Bizkarrezurrean zehar, ferekak pilatzen zihoazen bata bestearen atzetik.
- Lepoan min dut.